1689ko Matxinada Jakobitarra

1689ko Matxinada Jakobitarra
Jakobiten matxinada
Dunkeldeko defentsa, 1689
Data1689ko martxoaren 1a-1692ko otsailaren 13a
LekuaEskozia
EmaitzaBritainiar gobernuaren garaipena
Gudulariak
 Britainia Handiko Erresuma Jakobitak
Buruzagiak
Britainia Handiko Erresuma Hugh Mackay
Britainia Handiko Erresuma Thomas Livingstone
John Graham, Dundeeko Bizkondea
Ewen Cameron Lochielekoa
Alexander Cannon
Thomas Buchan
Indarra
5.000 inguru, 10.000 gehienez 4.000 inguru, 5.000 gehienez
Galerak
2.000-2.500 inguru 1.500-2.000 inguru

1689ko Matxinada Jakobitarra Eskoziako Highlandetan nagusiki borrokatutako gatazka bat izan zen. Honen helburua Ingalaterrako Jakue II.a (Eskoziako VII.a) berriro tronuan jartzea izan zen, 1688ko azaroko Iraultza Loriatsuaren ondoren herbesteratuta zegoena. "Jacobus", Jakue izenaren latinezko bertsioa, Jakue II.aren jarraitzaileei izena eman zien, hau da: Jakobitak (ingelesez: Jacobite). Era berean mugimendu politiko elkartua "jakobitismo" bezala ezagutzen da. 1689ko altxamendua, XVIII. mendearen amaierara arte iraun zuen Estuardotarren Etxea berrezarri nahi zuten matxinada eta trama sail baten lehena izan zen.[1]

Bederatzi Urteko Gerra bezala ezagutzen den Europako gatazka zabalagoaren zati bat, eskoziarren matxinadak Irlandako 1689-1691 artean gertatutako Gilendar Gerraren garapena laguntzea zuen helburu. 1689ko uztailean Killiecrankien jakobitek garaipen erabakigarria lortu arren, haien buruzagi karismatikoa, John Graham, Dundeeko bizkondea, erasoan hil zen. Bere heriotzak, barne edo kanpo laguntza mugatuekin batera, Gilen II.aren eta Maria II.aren administrazio berriarentzat inoiz benetako mehatxurik ez izatea ekarri zuen. Ekintza militar nagusiak Cromdaleko porrotarekin amaitu ziren 1690eko maiatzean, nahiz eta azkenean Highlandak ez ziren 1692ra arte kontrolatu, Glencoeko sarraskiaren ondoren.[2]

Honekin ere, lehenengo matxinada honen amaiera politiko erabakigabea, Eskoziako "pazifikazioa" (ikuspuntu diplomatiko eta erlijioso batetik ikusita) lortu ez zuena, hurrengo hamarkadetan beste hainbat saiakera Jakobitarrak egotea eragingo zuen, nagusiki 1715, 1719 eta 1745ean.

  1. Harris, Tim. (2007). Revolution: the great crisis of the British monarchy, 1685 - 1720. (1. publ. argitaraldia) Penguin Books ISBN 978-0-14-101652-8. (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  2. Lenman, Bruce. (1980). The Jacobite risings in Britain: 1689 - 1746. Eyre Methuen ISBN 978-0-413-39650-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).

Developed by StudentB